Are gehiago, EAJri «inposizio politika» ezartzea leporatu zion, baita euskararen inguruan «klientelismoa» sortzea ere, eta hori «Bildu, Batasuna eta horko jendilaje (edo morralla) guztiaren» esku uztea.
PPko hauteskunde kanpainaren barruan egindako ekitaldi batean jaurti zituen De Andresek adierazpen horiek. Ekitaldian Iñaki Oiarzabal legebiltzarkideak ere hartu zuen parte. Ildo berean, Oiarzabalek “milaka irakaslek” eskolak utzi behar izan zituezla gehitu zuen, “euskararen presioa” dela medio. Haien ordez, “nazionalista asko” lanera sartu zirela ere adierazi zuen.
Horiek horrela, segituan etorri zen berahalako erantzuna. Sare sozialetan hautsak harrotu ditu eta adierazpen hauen kontrako txioak ugaritu egin dira azken orduotan, besteak beste, Twitter-en. #JeSuisMorralla, #MorrallaNaizEtaHarroNago eta #GoraMorralla izan dira etiketarik (edo hastag) erabilienak.
Followthehastag aplikazioatik hartutako datuen arabera, #JeSuisMorralla 450 bider erabili da; 337 aldiz #MorrallaNaizEtaHarroNago; eta, #GoraMorrallak adibidez beste 15 bider. Orotara, hiru etiketa hauen audientzia 607.550 lagunetik gorakoa izan dela ondorioztatzen du aplikazioak.