Aste Santuan 4.964 bisitari pasa dira Gasteizko Turismo bulegotik

hirinet 2015eko apirilaren 8a

Aste Santu honetan Plaza Berrian kokatzen den turismo bulegoak errekorra lortu du, ia 5.000 bisita inguru lortuz.

 

Egunik jendetsua larunbata izan zen, hilak 4, bertatik 1.318 turista pasa baitziren hiriari buruzko informazio eske. Ostiralean, hilak 3, 1.261 pertsona igaro ziren Turismo Bulegotik; ostegunean, hilak 2, 1.223 pertsona; igandean, hilak 5, 925 pertsona, eta astelehenean, 237 pertsona.

 

Jatorriari dagokionez, turisten ehuneko handiena Euskal Autonomia Erkidegoko beste leku batzuetatik etorritakoa izan da, % 18,95. Kataluniatik, % 18,15. Madrildik, % 15,43. Gaztela eta Leonetik, % 7,02. Nafarroatik, % 7,12. Aragoitik, % 7,30. Asturiastik, % 2,34. Galiziatik, % 6,22, eta Valentziako Erkidegotik, % 5,89.

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago