'Auto fikzioaren gurpilak' Katixa Agirrerekin solasaldia

Euskararen Agenda 2015ko api. 8a, 02:00

Autofikzioaren modaren gainetik, auto-fikzioari buruz hitz egingo digu Katixa Agirrek. Auto barrutik egiten den fikzioaz, edo beste modu batera esanda, errepidea eta bidaia hizpide duten fikzioez. Narrazioa ere bidaia delako, eta eleberri bat bidaia zertzen den bezala eramaten delako aurrera: badakigu nola ekiten diogun, baina ez dakigu nora eramango gaituzten gurpilek.

Idazleekin solasean: 'Auto fikzioaren gurpilak' Katixa Agirre

Noiz? Apirilaren 15ean, asteazkenean, 19.00etan

Non? Judimendiko gizarte etxeko liburutegian

Adina: 16 urtetik aurrera

Sarrera librea, lekuak bete arte

Antolatzailea: Udalaren Liburutegi Sarea

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago