RECacciona bideo lehiaketaren 3. edizioak hezkuntza eta gazteak gaiaren inguruko eztabaida sustatzea du helburu

hirinet 2015ko api. 7a, 02:00

EGK-k RECacciona bideo lehiaketa abian jarri du "A ze parea, hezkuntza eta gazteak!" lelopean.

 

Lehiaketaren hirugarren edizio honek gazteek hezkuntzaren inguruan hausnartzea du helburu: Egokia al da gaur egun dugun hezkuntza sistema? Zer ikasi beharko genuke beste metodologia edo herrialdeetatik? Gazteon hitza kontutan hartzen da sistema hau diseinatzeko orduan? Erreformekin, hezkuntza sistema hobera edo okerrera doa?

 

Lehiaketan 16 eta 30 urte bitarteko gazteek parte har dezakete, gutxienez, bi pertsonaz osatutako taldeetan. Bideoak bidaltzeko epea maiatzaren 26an itxiko da eta formatu guztiak onartuko dira: argazki muntaia, bideo-komikia, dokumentala, ikus-entzunezko poesia... eta edozein gailurekin grabatua ere. Aurkezten diren lanek lau minutuko iraupena izan dezakete gehienez eta euskarak presentzia izan behar du.

 

Bi izango dira sariak: 1.000 eta 400 euro hezkuntzarekin zerikusia duten proiektuetarako. Ekainean epaimahai batek sarien irabazleak erabakiko ditu eta sari banaketa antolatuko da; Interneten bidez publikoaren saria erabakiko da eta botoa ematen duten guztien artean bidezko merkataritzan gastatzeko 50 euro zozkatuko dira.

 

Informazio gehiago:  RECacciona- EGK

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago