Frackingaren aurkako kanpaldia egingo dute uztailean Subilla-Gasteiz inguruan

hirinet 2015ko api. 7a, 02:00

Frackanpada izenarekin, teknika honen aurkako kanpaldia antolatu du udarako Fracking Ez mugimenduak.

Nazioarteko izaera izango duen kanpaldi hau uztailaren 13tik 19ra bitartean egingo da Gasteiztik oso gertu, Subilla-Gasteiz inguruan, hain zuzen. Aukeratutako lekuak karga sinboliko handia du, izan ere, bertan egin nahi dituzte frackingaren bitartez Euskal Herrian egingo diren lehendabiziko putzuak. “Herriko biztanleen konplizitatearekin egingo da, beraien herriko lurretan akanpatzeko baimena eman digute”, azaldu dute Fracking Ez mugimenduko kideek.

Azken aldian, frackingaren aurkako borroka “erakundeen inguruan” zentratu dela azaldu dute antolatzaileek, Herri Ekimen Legegilea dela bide. Hala ere, ekimena arrakastatsua izan dela aitortu arren, “oraindik frackingaren mehatxupean gaude eta mobilizazioekin jarraitzea da gure asmoa proiektu guztiak alde batera utzi arte”, zehaztu dute.

 

Horrela, kanpaldi honen helburua bikoitza da. Batetik, teknika honen kontrako borrokan dauden pertsonen eta leku desberdinetan borroka honetan hasteko interesa duten pertsonen arteko esperientziak eta praktikak elkar trukatu nahi dituzte. Bestetik, esparru desberdinetako borroken topagunea izatea nahi du.  “Akanpada elkargune bat izango da, heziketarako eta dibertsiorako lekua, baita ekintzak proposatuko diren leku bat ere, fracking-aren arazoak ikusarazteko, zulatzaileei gure herri-ondasunak suntsitzera baldin badatoz aurrez aurre topatuko garela erakutsiz”, gaineratu dute.

 

Pertsona guztientzako jarduerak antolatuko dira, besteak beste, tailerrak, hitzaldiak, saio artistikoak edo umeentzako jarduerak.

 

Informazio gehiago: Fracanpada, Frackingaren aurkako akanpada

 

 

 

 

Honi lotutako albiste gehiago:

 

30.000 sinadura lortu ditu Frackingaren aurkako plataformak, Herri Ekimen Legegilea aurrera eramateko

Azaitz Unanue: “Fracking-aren teknika debekatuko duen legea aurrera ateratzea da Herri Ekimen Legegilearen helburua”

Herri Ekimen Legegilearen kanpaina sustatzeko Frackingaren aurkako lehen bulegoa ireki dute Gasteizen

Fracking Ez plataforma: “Fracking-aren mehatxua jaitsi bada ere gaiaren inguruko arreta mantendu behar dugu”

 

 

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide