Irakurle Kluba: 'Darwin geurean' eta 'Einstein Euzkadin'

Euskararen Agenda 2015ko api. 7a, 02:00

Kepa Altonaga 'Darwin geurean' Pamiela (2009)

Hain zuzen 1838ko irailean, Charles Darwini bururatu zitzaion inoizko ideiarik onena: hautespen natural bidezko eboluzioa. Darwinen ideia iraultzaileak eragindako kommozioa, esparru zientifikoa gainditu eta, gizartearen alor guztietaraino zabaldu zen Europa osoan. Euskal Herrian ere bai, jakina. Hain zuzen, darwinismoak Euskal Herrian bizi izandako gorabeherak nahi dizkizu kontatu Darwin geurean liburuak.

 

Karmele Artetxe 'Einstein Euzkadin' Utriusque Vasconiae (2014)

Esku artean duzun liburuak 1936 aurreko euskarazko zientzia eta goi mailako kultura du aztergai. Izan ere, 1936ko gerra aurretik euskaraz zientziaren gainean zenbait artikulu, hitzaldi eta liburu ekoitzi ziren.

 

Noiz? Apirilaren 23an, ostegunean, 20.00etan

Non? IGNACIO ALDECOA Kultura Etxean

Gasteizko Irakurle Klubaren 14/15 ikasturteko egitaraua

 

* ZULOA IRUDIA liburu-dendan (Hedegile 21) %10 beherapena Gasteizko Irakurle Klubaren 14/15 ikasturteko liburuetan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago