Argindarrik gabe bada ere, auzoa pizten segitu du Errekaleor Bizirik proiektuak

hirinet 2015ko api. 1a, 02:00

Atzo Errekaleor auzoan eman ziren gertaeren ostean, Errekaleor Bizirikeko kideek prentsa agerraldia egin dute.

Atzo arratsaldean eta gaur goizean kontzentrazioak egin dituzte, Andra Mari Zuriaren plazan eta unibertsitatean, "Errekaleor argitzen jarraituko" dutela argi adierazteko. Errekaleor Bizirikeko kideek, prentsa aurrekoan adierazi duten moduan, "etxe gutxi batzuetako txostena ezin da auzo osoko argindarra kentzeko erabili".  Horrez gian, proiektuko kideek euren proiektuarekin aurrera egingo dutela adierazi dute. Udalaren txostena "zehaztasunik gabekoa eta orokortasunez josia" dagoela adierazi dute eta  txostena egin zuen teknikaria "etxe gutxi" batzuetara sartuta idatzi zuela azaldu dute. Horrekin batera, auzotik ez direla joango nabarmendu dute. "Hilabeteak daramatzagu auzoa biziberritze lanetan, eta horrelako mugimenduekin atzera botako garela pentsatzen badute ez gaituzte ezagutzen", zehaztu dute.

 

Udalak egindako txostena

Udaleko zenbait teknikarik idatzitako txostenaren arabera, berriz,  okupatutako eraikinen instalazio elektrikoan “larriak diren irregulartasun ugari” dago eta, ondorioz, horietan bizi diren lagunen segurtasuna “arriskuan” dagoela diote. Arrisku hori “berehalakoa” omen da eta istripuak edota suteak egoteko arriskua altua dela aipatzen du txostenak. Horiek horrela, Udalak Iberdrolari igorri zion txosten teknikoa eta, argudiatu duten bezala, horregatik, atzo konpainia elektrikoko langileak argindarra mozteko aginduarekin bertaratu ziren. Osasun-egoerari dagokionean, aldiz, udaleko txostenek diote ez dagoela komunitateko kideengan osasungaiztasuna eragin dezakeen gunerik.

 

Bestetik, Gasteizko EH Bilduk Errekaleorreko “argiteria berriro jartzea eta kaleratzearen prozesua berehala bertan behera uztea” eskatu zuen atzo arratsaldean batzartu zen 21 Zabalguneko kontseiluan. Halaber, zinegotzi arduradunen agerraldiaren eskaera erregistratu du udal taldeak, sozietate publikoaren buru den Miguel Garnikarena, zein Udaltzaingoaren burua den Alfredo Iturricharena, hain zuzen ere.

 

Koalizio abertzalearen aburuz, “Udala, Eusko Jaurlaritza eta Iberdrola ados jarri dira erabat arbitrario eta zentzurik gabeko kaleratzea martxan jartzeko”. Zentzu honetan, “gainontzeko herritarrei inolako arazorik sortu gabe auzoa biziberritzen ari diren lagunek nork izorratzen duten” galdetu du Kike Fdz. de Pinedo EH Bilduko bozeramaileak.

 

 

Honen inguruko albiste gehiago:

 

Tentsioa Errekaleor auzoan, Iberdrolak bertako hainbat etxebizitzatan argia kendu ondoren

[BIDEOA] Errekaleor bizirik proiektua

Auzoari bizitza ematen jarraitzen dute Errekaleor Bizirik-eko kideek

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide