[BIDEOA] Egitarau zabala prestatu dute larunbaterako Gora Gasteiz Eguna ospatzeko

hirinet 2015ko api. 13a, 02:00

“Aniztasunaren eta gizarte eskubideen aldeko aldarrikapena” egiteko Gora Gasteiz eguna ospatuko da datorren larunbatean, hilaren 18an.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Orain lau hilabete sortu zen Gora Gasteiz herri ekimenak egitarau zabala prestatu du eta gaur egin dute aurkezpena. Ainhoa Garagalza, Unax Ugalde, Iñaki Landa eta Filomena Abrantes izan dira bertan.

 

 

 

 

 

 

Gora Gasteiz eguneko egitaraua

Sei gune egongo dira:

1) Aihotz plazan Mila eta bat jokuen txokoa egongo da. Bertan, egun osoan zehar eta adin guztientzako jarduerak egongo dira: tailerrak, musika, jokuak... 12:00etan IRRIEN LAGUNAK.

2) Foru plazan Kultur txokoa kokatuko dute: pilota partidak, kontzertuak eta Munduen dantzak ikusi ahal izango dira bertan. Eguerdian, The Potes talde arrasatearraren kontzertua izango dugu. Gainontzean, Afrikako soinuez gain, flamenkoa, break dance eta musika desberdin asko entzun eta dantzatzeko aukera izango da.. Esparru honetan ere “Inprobisatze Match-a” ikusi ahal izango dira zenbait aktore gasteiztarren eskutik, eta Iñigo Salinerok, Txaflas-ek aurkeztuta. 20:30etatik aurrerako kontzertuak: Itziarren Semeak eta Los Zopilotes Txirriaos izango dira, besteak beste.

3) Posta plazan, Elkartze-Mugimenduaren Txokoa dago. Bertan, goiz osoan zehar, elkarte eta kolektibo desberdinek haien proposamenak eta aldarrikapenak ezagutzera emango ditzute. Eta plaza horretan,  Gora Gasteiz-eko materiala salduko dute, ekimen hau ekonomikoki laguntzeko mosaiko erraldoiaren piezak erosi ahal izango dira, besteak beste.

4) Etxauri plazan, jatorri ezberdinetako janariak dastatzeko aukera izango dugu: cous cous, fruita zukuak, porrusalda, cheeb oudjen, Pakistango arroz esnea... beti ere neurrizko prezioan.

5) Andra Mari Zuriaren plazan, 13:30ean Kalejira erraldoia hasiko da. Horrez gain, bertan “Te topaketa”ren bigarren edizioa ospatuko da: jatorri desberdineetako Gasteizko emakume bizilagunen topaketa da hau.

5) Probintzia Plazan zumba, poema laburren irakurketa, erakusketak eta egile abeslari emakumeak disfrutatu ahal izango dira. Eta Gaztetxean, argazkien erakusketa ikusteaz gain, musika ere entzun ahal izango arratsaldean zehar eta gaua bitartean: Claudia Morales, Juntos y regüeltos, eta Gasteizko dj ezaguna DJ Loro, besteak beste.

 

Sei txoko hauetaz gain, kaleak animazioz beterik egongo dira: txistulariak, Gospel talde bat, gaiteroak, Ttek elektrotxaranga, trikitilariak, batukada, Jare dantza taldea, Perku neskak, Swing-Up, eta abar luze bat.

 

 

 

 

 

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide