Luis Angel Argote gasteiztarrarena da, bere lanak irabazi baitu lehiaketara aurkeztu diren 35 lanen artean. Saria 1.000 eurokoa izan da.
Kartel irabazlearen izena “Sedukzio Melodia” da, eta epaimahaiak aukeratu zuen jaiaren ezaugarri diren elementuak oso ondo integratuta daudelako, musikaren adierazpen grafiko bat eginez. Izan ere, barraskilo itxurako musika partitura baten birsorkuntza da: barraskiloak ageri dira, noten ordez, eta Aldundiaren tronpetari bat, erritmoa markatzen.