Foru gobernuak urteurren hau merezi bezala ospatu nahi du, Arabako gizarte osoa partaide eginez. Horretarako, proiektu bat diseinatu da, ‘Iraganera itzultzea’ izenarekin eta, Arabako Arkeologia Museoaren izatea eta garrantzia ezagutzera du helburu.
Horrela, programan jarduera asko eta mota desberdinetakoak sartzen dira; hala nola erakusketak, bisita gidatuak, aztarnategien bisitak eta debate jardunaldi bat, besteak beste. Era berean, zabalkunde kanpaina bat egingo da Gasteizko eta Arabako ikastetxeetan, eta hiru minutuko bideo bat egin da, berrogei urtean izan duen historiaren errepaso bat egiten duena.
Informazio gehiago: Bibat museoa
Arabako Arkeologia Museoak 40 urte bete ditu eta Arabako Foru Aldundiak ospatuko du. Horretarako, bete-beteko jarduera programa bat diseinatu du. Gainera, 2015. urtea garrantzitsua da Arabako arkeologiarentzat, aurten betetzen baitira 25 urte Euskal Kultura Ondarearen Legea indarrean jarri zenetik.