HELP! ekintza egin dute Alde Zaharreko auzokideek, Landatxo Gizarte Etxeko irteera "arriskutsua" salatzeko

hirinet 2015eko martxoaren 31

Beatles taldekoek Abbey Road-en egin zuten irudi famatua oinarritzat hartuz, Alde Zaharreko nagusiek eta haurrek, Ramon Bajo ikastetxearen guraso elkartearen ekimenez, HELP! izeneko ekintza ludikoa burutu dute.

Helburua Landatxo Gizarte Etxeko irteera "arriskutsua" salatzea izan da. "Autoak eraikinaren pareta ondo-ondotik pasatzen dira eta aurrean eraman dezakete burua pixka bat ateratzea ahazten dutenak,  autorik etortzen den ikusteko hain zuzen ere; txikienen kasuan oso litekeena den zerbait, alegia", azaldu du Basartea Guraso elkarteak. Alde Zaharreko auzokideek udalari behin baino gehiagotan egoera hau azaldu diotela adierazi dute, "baina urteak aurrera doaz eta ez dago konponbiderik. Azken egunotan ingurunean pibot batzuk berrezarri dira, baina horrek, arriskua murriztu ordez, irteera arriskutsuago bihurtzen du", gaineratu dute.

 

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago