Tentsioa Errekaleor auzoan, Iberdrolak bertako hainbat etxebizitzatan argia kendu ondoren

hirinet 2015ko mar. 31a, 02:00

Errekaleor Bizirikeko kideek Twitter kontuaren bidez adierazi duten moduan, gaur goizean bertako hainbat etxebizitzatan argia moztu dute Iberdrolako hainbat langilek.

 

Goizeko lehenengo orduan udaltzainak agertu dira auzoan, Iberdrolako langileek argia mozten zuten bitartean. Oraindik ez dute zehaztu zenbat izan diren argirik gabe utzi dituzten etxebizitzak.

Antza denez, tentsio uneak bizi izan dira eta momentu honetan, udaltzainak eta ertzainak daude. Errekaleor Bizirikeko kideek salatu dutenez, "poliziak kargatu du eta hainbat pertsona identifikatu dituzte".

 

Topatu.info atariak jakitera eman duenez, "eguerdiko 15:00ak aldera egin du alde Poliziak, hainbat gazte identifikatu, zauritu eta inputatu ostean. Auzokideek uste dute argindarraren mozketa presio egiteko modu bat dela, beraien kabuz auzoa utzi dezaten".

 

 

 

 

 

Irudiak: Errekaleor Bizirik- Twitter

 

 

 

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide