Aste Santurako tailer didaktikoen edizio berria antolatu du Santa Maria Katedrala Fundazioak

hirinet 2015ko mar. 30a, 02:00

Oraingoasanta maria katedrala tailerrak aste santuan, sei saio programatu dira, eta, horien barruan, txikienek aukera izango dute Katedralean barrena ibiltzeko, horren historia ezagutzeko, egin diren lanak ikusteko, eta oraindik egin behar dena ezagutzeko. Tailer hauek apirilaren 7tik 10era egingo dira eta egun solteetan joateko aukera izango da.

 

Tailer hauen bidez neska-mutilei tenplua ezagutzeko aukera emateaz gain, arkitekturara eta artera hurbiltzeko aukera ere ematen zaie. Halaber, gazteen sormena garatu nahi da, eta aldi berean birziklatutako materialen erabilera sustatu nahi da.

 

Lehen jardunaldia apirilaren 7an izango da eta 'Pazko Zuhaitza' izenburua izango du. Partaideek Katedralaren bisita osoa egingo dute horren bitxikeriak eta historia ezagutzeko, eta, era berean, Aste Santuko eta Pazkoaldiko jaien jatorrira hurbilduko dira, hala nola, arrautzak apaintzeko tradiziora ere.

 

'Harresia defendatu'izenburuarekin, bigarren egunean, neska-mutilek katedralaren jatorria ezagutuko dute, Gasteiz inguratzen zuen eta defendatzeko izaerarekin eraiki zen harresiarekin lotutako tenplu gisa. Lurpeko kripta bisitatuko dute, erronda-pasagunean zehar ibiliko dira, eta harresiaren oinarrietara hurbilduko dira.

 

Apirilaren 9an eta 10ean, bi jardunaldiko tailer bat egingo da, eta, beraz, ezingo da egun horietako batean bakarrik parte hartu. 'Hau nire gargola da' izenburuko tailerrean, katedralaren barrualdea eta kanpoaldea aztertuko dute, katedrala osatzen duten zatiak identifikatzeko  eta arkitektura gotikora baita horren elementu nagusienetara hurbilduko dira. Elementu horien artetik, gargola bat hautatuko dute. Tailerrean, gargola bat egingo dute mâché paperarekin, horretarako beren irudimena askatuz eta nahien duten moduan apainduz. Horretaz aparte, tailerra osatzeko, joko bat egingo da Katedralean zehar banatutako Pazko-arrautzetan ezkutatutako aztarnekin. Haurren memoria, trebetasuna eta trebezia probatuko dira, eta, taldetan banatuak, oztopoak gainditu beharko dituzte, saria lortzeko.

 

Jardunaldiak 8 urtetik 11 urtera bitarteko neska-mutilei zuzenduta daude eta elebidunak  izango dira. Apirilaren 7tik 10era bitarte egingo dira 10:00etatik 13:00etara. Prezioak hurrengoak dira: 15 euro (egun bat), 27 euro (bi egun) eta 48 euro (lau egunak). Katedralaren Fundatzaileen Elkarteko bazkideen edo haien seme-alaben kasuan, prezioak 10, 20 eta 40 euro izango dira, egun kopuruaren arabera. Plazak mugatuak dira eta  aldez aurretik egin behar da erreserba Bisitariak Hartzeko Zentroan (Buruileria Plaza) edo 945 255 135 telefonora deituz. 

 

Irudia: Santa Maria Katedrala

 

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago