Erakusketa eta hitzaldiak antolatu ditu Garoñaren Kontrako Foroak

hirinet 2015ko mar. 30a, 02:00

Garoñaren Kontrako Foroak hainbat ekintza antolatu ditu datozen asteetarako.

Izan ere, aurreko ostiralean Bilboko beste kolektiboekin batera kontzentrazioa burutu zuten Euskaldunan ospatu zen Iberdrolaren Akziodunen Batzarraren aurrean, non multinazional horren “arduragabekeria” salatu zuten, Garoñako zentral zaharkitu eta arriskutsu hori berrirekitzeko asmo duelako.

 

Egun berean, zenbait artistagasteiztarren eskutik, argazki eta bideo erakusketa bat inauguratu zuen Garoñaren Kontrako Foroak. Bertan otsailaren 7an foroak Andra Mari Zuriaren plazan egindako simulazio erradiaktiboa kale ekintzaren irudi artistikoak izango dira ikusgai, Garoña, Chernovil, Fukushima, eredu energetiko berriak eta portabilitateari buruzko informazio panel eta bideoekin batera.

 

Apirilaren 12ra arte zabalik egongo den erakusketa hau Espazioan (CostaRica kalea,6) izango da eta arratsaldero egongo da zabalik, 18:00etatik 20:00etara. Horrekin batera, leku berean bi hitzaldi antolatu dituzte: apirilaren 8an, asteazkenean, 19:00etan,  "Iberdrola eta Endesarekin Moztu Nola egin dezaket?" eta apirilaren 9an, ostegunean, 19:00etan,  “Beste aukera energetiko batzuk Garoñaren Kontra”.

 

Ekintza honek eta aurrerantzean egingo diren beste batzuek Moztu Garoñarekin izenarekin ezagutuko den kanpaina osatuko dute.Beraren bidez, gizartea arrisku larri honen arduradunak diren Iberdrola eta Endesaren aurrean aktibatu nahi dugu, presioa egin ditzaten. “Herritarrok badugu zer esanik, zereginik eta ahalmenik ere hau gelditzeko. Arrisku honek arduradun zehatzak ditu eta herritarrok eragile garrantzitsuak gara Garoña gelditzeko”, azaldu dute Garoñaren Kontrako Foroaren kideek.

 

Euren esanetan, “helburua Garoñaren berrirekitzeari era zabal eta eraginkor batean aurre egiteko gehiengo soziala kindartzea,ekimenak bultzatzea eta konpromiso sozial eta politikoak biderkatzea litzateke, kalean bide izan dezaten aukerak landuz”.

 

Honi lotuta albiste gehiago:

Garoñaren irekieraren aurkako manifestaziora deitu dute datorren larunbaterako

[ARGAZKI-GALERIA] Larunbatean "simulazio erradiaktiboa" egin zuten Andra Mari Zuriaren plazan, Garoñaren arriskuaz ohartarazteko

Larunbatean larrialdi nuklearra simulatuko duen kale ekintza egingo du Garoñarekin kontrako foroak

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide