GEU Elkartea
Eremua:
Gasteiz. Gero eta ekimen gehiago egiten ditu auzoetan.
Lau hitzetan:
Gasteiz, euskara, komunitatea, normalkuntza.
Ibilbidea:
1992. urtean sortu zen eta gaur egun 800 bazkide baino gehiago ditu. Hasieratik oso lotuta egon da hedabideen arloarekin, GEU Gasteiz, Hirinet eta alearen bidez, baina beste hainbat arlotan ere egiten du lan: Mintzalaguna, Igandeak Jai eta Euskararen agenda, esaterako.
Jarduera:
Arlo ezberdinetan dihardu: hedabideetan (Hirinet, Alea, Euskararen agenda), erabileraren sustapenean (Mintzalaguna), aisialdian (Igandeak jai, Gasteizko irakurle kluba, GEUrekin mendira edo emanaldi kulturalak) eta sentsibilizazioan (Zergatik ez? tailerrak), txosna edo ibilbide gidatuak ahaztu gabe.
Kontaktua:
geuelkartea@grn.es
945 22 21 53
hirinet.net
@GEUelkartea
facebook.com/geu.elkartea
AEK Gasteiz
Jarduera:
AEK 30 urtetik gora duen elkartea da. Bere helburua argia da: Euskal Herria euskalduna. Ahaleginik handiena helduen euskarazko irakaskuntzaren alorrean egin arren, ez ditu beste zeregin batzuk bazter uzten. Euskararen normalizazioa lortzeko derrigorrezkoa da erabilera ahalbidetuko duten euskal esparruak sortzea, sareak sortzea eta euskaltegiek berez daukatena zabaltzea. Ikasleen eta, oro har, euskal hiztunen erabilera bideratzea eta babesa ematea ere badu helburu. Euskal Herriko ekimenik ezagunena Korrika da. Jendartean txertatutako herri mugimendu gisa, eskaintza zabala egin nahi die bere ikasleei eta Gasteizko gainerako euskal hiztunei ere; aisialdian, Egingo al dugu...? programa antolatzen du.
Kontaktua:
aekgasteiz.blogspot.com.es
Gasteiz@aek.org
Twiter eta Facebooken: Gasteizko aek.
Zabalganako euskara batzordea
Eremua:
Zabalgana auzoa, Mariturri, Aldaia eta Boronbizkarra barne.
Lau hitzetan:
Auzoan, euskararen erabilera eta normalkuntzarako elkartea.
Ibilbidea:
Duela bi urte sortu zen, Korrika antolatzeko deitutako batzorde ireki baten ondorioz. Ordutik, hamabosterohamar lagun inguru elkartzen gara.
Jarduera:
Pintxopoteeuskalduna, euskal jaia, Auzoko sagardotegia, osasun zentroan euskara bermatzeko kanpaina... Auzoko Olentzero eta Jai batzordeetan ere parte hartzen dugu.
Kontaktua:
euskarazabalganan@ gmail.com
Facebooken: Zabalgana Euskara Taldea
Sarburu
Eremua:
Salburua.
Lau hitzetan:
Gaztea, xumea, ilusionantea eta euskaraz.
Ibilbidea:
2013ko Salburuko Korrika taldean elkartutako lagun batzuk Salburuko kultur elkartea sortzea pentsatu genuen. 2013ko irailean aurkezpena egin genuen eta ordutik dihardugu lanean.
Jarduera:
Korrika, bertso afaria, 3x3 txapelketa, mintza-poteoa, dokumentalak, hilabetean behin batzarrak, komertzioei euskaraz gauzak jartzeko laguntzen berri eman, mural bat egiteko asmoa...
Kontaktua:
sarburu@gmail.com
sarburu.blogspot.com.es
Lazarraga elkartea
Eremua:
Gasteiz.
Lau hitzetan:
Gasteiz, euskara, sarea, Kafe antzokia.
Ibilbidea:
Lazarraga kultur elkartea Gasteizko Kafe antzokiaren aldeko plataformatik sortutako elkartea da. Elkarteak Oihaneder Euskararen Etxeko programazioaren ardura du. Gasteizko Kafe antzokiaren aldeko plataforma Gasteizko Kafe antzokia errealitate bihurtzeko helburuarekin sortu zen 2012an. Sorreratik bi hankadun proiektua proposatu eta babestu du, Euskararen Etxea (Oihaneder auregian 2014ko urritik) eta Kafe antzokia. Plataformatik sortutako elkarteari Joan Perez deLazarragak ematen dio izena eta Nestor Basterretxeak irudia. Izan ere, jauregi kanpoaldeko Askatasuna biribil irekitzen da eskulturan oinarrituta dago elkartearen irudia. Eskultura sentsibilitateen arteko lotura erakusten duen sinboloa da. Lazarraga eta Basterretxearen lanaren oinarrian badago beraz ideia amankomuna, euskararen bitartez loturak egitea, non eta Oihaneder Euskararen Etxean.
Jarduera:
Oihaneder Euskararen Etxeko programazioaren ardura du Lazarragak, eta hiriko eragile desberdinekin elkarlanean osatu nahi du programazioa. Besteak beste, maiatzaren 3ra bitartean ur biltegian ikusgai dagoen Rockomikiak binetak & doinuak erakusketa prestatzeko eta garatzeko Hala Bedi, Sancho el Sabio Fundazioa, TMEO eta The Arlotes izan ditu bidelagun. AEKrekin, Korrika Kuturala dela eta, hainbat ekintza antolatu dira ere, UEUrekin formazio saioak egin dira, ALEArekin SolasALEAk elkarrizketa zikloa egingo da... Udaberrian, hizkuntza gutxituen musika jaialdia antolatzeko asmoa dago, baita zinema kalean zikloa ere.
Kontaktua:
lazarragakulturelkartea.wordpress.com
Olbea
Eremua:
Agurain.
Lau hitzetan:
Herritarrak, gune euskaldunak, euskalduntzea, erabilera.
Ibilbidea:
2012an sortu zen, Agurainen euskararen erabilerasustatzeko, herritar euskaldunak harremanetan jartzeko eta euskaraz bizitzeko guneak sortzeko.
Jarduerak:
Literatura txokoa, Auzoko egitasmoa, euskararen eguna, 15 ordu euskaraz ekimena, mendi irteerak, narrazio lehiaketak, dantza ikastaroak...
Kontaktua:
olbea.elkartea@gmail.com
Hogeitalau
Eremua: Aiarako 24 herri.
Lau hitzetan:
Euskaraz, saretu, batu, zabaldu.
Ibilbidea:
2001ean legeztatua, 18 bazkide, eta hiruzpalau kide aktibo. Elkarte txikia sorreratik, eta hasieratik Aiarako Udalarekin batera elkarlanean dabilena udalerri zabal honetan euskararen presentzia eta erabilera bultzatzeko. Egun Aiaran erreferente diren euskarazko hainbat egitarau elkarlan horretatik sortu ziren, eta ia 15 urte geroago indartsu jarraitzen dute, eta etorkizunari begira.
Jarduera:
Batetik, Igande arratsaldeak familian dago: 8 emanaldi udalerriko hainbat herritan. Egitura hau daukate: ikuskizuna, askaria, tailerrak. Familien arteko euskarazko sareak sortzeko eta familia barruko hizkuntza ohituretan euskararen erabilera indartzeko aukera ona. Bestetik, Laburbira eta zuzendari batekin solasaldia egiten dugu; euskarazko film laburren urteroko erakusleihoa. Udazkeneko zikloan, proiekzio-hitzaldi, bakarrizketa.... eta antzeko emanaldiak daude; eta Gabonetako postal, ipuin eta komiki lehiaketa egiten dugu.
Kontaktua:
peregaina@gmail.com
cayala.alberto@ayto. alava.net
Txirritola
Eremua: Aramaio.
Lau hitzetan:
Euskara, Aramaio, belaunaldi gazteak, aiton-amonek irakatsitako euskalkia.
Ibilbidea:
Txirritolak dagoeneko 15 urte bete ditu eta 120 bat bazkide ditu gaur
egun. Sorrera oso lotuta dago Debagoieneko euskarazko Goiena Komunikazio Taldearekin. Bilakaerari dagokionez, hausnarketa prozesua egin berri du, aurrera begira garatuko diren erronkak definitzeko.
Jarduera:
Urtean zehar, euskara sustatzeko askotariko hainbat ekintza garatzen ditu elkarteak. Esaterako, ipuin lehiaketa, Txirritola eguna, euskal ginkana eta baita sentsibilizazio kanpainak ere. Hausnarketa prozesu horretan, horiek guztiak berraztertu izan dira; hainbat mantentzeaz gain, beste ekintza berri batzuk identifikatu dira, herriko beste eragile batzuekin elkarlanean garatuko direnak.
Kontaktua:
txirritola@gmail.com
Gutxisolo
Lau hitzetan: Trebiñun, euskara eta euskal kultura bultzatzen duena.
Ibilbidea:
Erregistratuta, 15 urte inguru, baina ekitaldiak antolatzen lehenago hasi ginen. Trebiñun euskara ikasten ari ginenok pentsatu genuen: zergatik ez plazaratu dakiguna? Hasiera batean, hamarren bat ikaslek ekitaldi xumeak prestatzen genituen; denborarekin, kalitatezko emanaldiak ekartzea eta antolatzea lortu dugu.
Eremua:
Trebiñu eta Argantzungo udalerriak eta ingurua.
Jarduera:
Euskara normalizatu nahian, AEK-rekin helduentzako euskara ikastaroak antolatzen ditugu ere Korrikan parte hartzen dugu. Honez gain, euskal kultura lantzen dugu: bertsolaritza, herri kirolak, mitologia, euskal jaiak, gabonetako jaiak, etnografia jardunaldiak.... Beste ekintza batzuk ere antolatzen ditugu: antzerkiak, pailazoak, ipuin kontalariak, mendi irteerak, Trebiñu ezagutarazteko Trebiñu herriz herri kanpaina...
Kontaktua:
gutxisolo@yahoo.es
Euskara Añanan Mingainean
Eremua:
Añanako kuadrillako hamar udalerriak.
Lau hitzetan:
Euskara kalera eskualdera atera!
Ibilbidea:
Euskara Añanan Mingainean elkartea 1996an sortu zen. Ezin uka hau lortzea aurrerapauso handia zena, baina bazegoen eskualde honetan hutsune nabarmen bat euskaldun berrion kontra jotzen zuena: ingurua, harremanak eta bizitzako esparru guztiak gazteleraz ziren eta horrela oso zaila egiten zen ikasitako euskara erabiltzea. Egoera horri aurre egin nahian bertako zenbait euskaldunek talde bat sortzea erabaki genuen.
Jarduera:
Euskara Añanan festa, hamalau urtez herriz herri; euskaltegia edo gau eskolak; Añanako ikastoletan kultura ekintzak; besteak beste, Eskolaz eskola egitasmoa zortzi urtez, ipuin kontaketak eta bertso tailerrak eta saioak antolatuz. Bestalde, elkartea jaio zenetik gaur egun arte, bere esku geratu dira Korrika jarduerak, herri batzuen Olentzero programazioa, eta abar. Añana osora zabaldu nahiko genuke Mintzalagun egitasmoa.
Kontaktua:
euskarananamingainean@gmail.com
mintzalagunanana@gmail. com
Amezti
Eremua:
Nagusiki Arraia-Maeztuko bazkideak ditu, baina inguruko herrietako pertsonak ere hartzen ditu.
Lau hitzetan:
Mendialdekoa, antolatua, irekia, familiak, euskal hiztunak.
Ibilbidea:
Amezti elkartea 2010ean abiatu zen Arraia-Maeztuko euskara eta kultura elkartea dugu. Haren helburu nagusia euskararen erabilera handitzea da. Bere jarduera ez da Maeztu herrira mugatzen; udalerriko beste herrietara ere zabaltzen dute, euskaldun eta euskaltzaleen topagune izateko. Haien apustua autogestioaren aldekoa da Ekintza arrakastatsuak garatzen ditu gehienetan. Zenbait kasutan berrogei lagun ere elkartu izan dira. Eskualdeko euskararen aldeko beste eragileekin lankidetza lantzen ari dira, Mintzalagun taldeak osatzeko eta euskararen eguna prestatzeko.
Jarduera:
Hogeita hamar bazkide egun dira gaur egun, gehienak familiak. Hortaz, ekintza batzuk guraso eta seme-alabek elkarrekin egiteko dira (mendi irteerak,
talo tailerra, bizikleta martxa...), edo umeei zuzenduak (sukaldaritza tailerra, zinema emanaldiak...). Helduentzako programazioa ere badute, tartean sagardotegira txangoa eta mendi irteerak.
Kontaktua:
ameztielkartea@gmail.com
Ttiki ttaka
Eremua:
Arabako Errioxa eta Viana.
Lau hitzetan:
Eskualdekoa, normalizazioa helburu, irekia, koordinatzailea.
Ibilbidea:
Viana, Oion, Lantziego, Bastida eta Lapueblako ikastolak, IKA euskaltegia, Arabako Errioxako Mintzalaguneko arduradunak eta eskualdeko euskara teknikariak osatzen dugu elkartea. Horrez gain, 60 bazkide norbanako ditugu.
Jarduerak:
Bi urtean behin begirale euskaldun ikastaroa Urtxintxa eskolarekin, Laburbira film laburren zirkuituan parte-hartzea, Euskal kultur asteburua, aldizkaria urtean behin, hitzaldiak, diapositiba emanaldiak eta gazteentzat tailerrak euren interesen arabera, besteak beste txalaparta edo graffiti saioak.
Kontaktua:
ttiki-ttaka@gmail.com