[BIDEOA eta ARGAZKI BILDUMA] Korrika 2015 Gasteiz

Euskararen Agenda 2015eko martxoaren 30a

Puntual heldu da Gasteizera KORRIKA 19, eguerdiko 12.15 aldera Arkauti ingurutik sartu da Salburuara.

Jende andana bildu da ibilbide osoan zehar eguzkia lagun. Auzo berrietan haurrak izan dira protagonistak, eta atzean bizikletari ugari ibili da. Erdigunera 25 minutuko atzerapenarekin heldu da eta Alde Zaharra gainezka zegoen ordurako.

Andra Mari Zuriaren enparantzan, Aihotz plazan, Fariñasen eta Etxauri plazan musika, jatekoa eta dantzek girotu dute goiza. Ibilbide osoan zehar, alde batera zein bestera, animo oihuak, txaloak, irrintziak... entzun dira. Gasteizek sekulako jaia antolatu du korrikari ongi etorria emateko!!!

 

{youtube}maKQAkYC4W8{/youtube}

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago