'Hiri asko bere baitan' argazki erakusketa
Martxoaren 31ra artea Parral tabernan
“Hau ez da argazki erakusketa arrunta. Erakusketa osatzen duten zortzi obretako bakoitza hiru elementuz osatuta dago: argazki, testu eta musika pieza bana. Argazkiak ikusi, irakurri eta entzun daitezke”
Informazio gehiago: HIRI ASKO BERE BAITAN
Antolatzailea: GEU elkartea & Parral taberna
Aitor Gómez, Asier Olabarrieta eta Unai Villenak Bilboko barrutietan barrena egindako sorkuntza prozesuak emandako 8 argazki-testu-musika obra dira ikuskizunaren oinarria. Asierrek zuzeneko ikuskizuna prestatu du hainbat lagun musikari, abeslari eta aktoreren laguntzarekin (Kepa Errasti, Andoni Alonso, Aitzol Mujika); ikusleei unibertso bisual, literario eta soinudun berezian barrena bidaiatzeko aukera eskainiko dien ikuskizuna.