Gaur Korrika Txikia izango da Gasteizen

hirinet 2015ko mar. 25a, 01:00

Txikientzako lasterketa honetan Gasteizko hainbat eskolek parte hartuko dute, elkarrekin euskararen alde egiteko. Guztira, 28 ikastetxeko ikaslek zeharkatuko dituzte Gasteizko kaleak.

 

Ibilbidea 14:50tan hasiko da Portal de Castilla kalearen amaieran, Armentia ikastolaren ondoan. Horrela Korrika Txikia hurrengo auzoetatik igaroko da: Mariturri, Ariznabarra, San Martin, Txagorritxu, Lakua, Pilar, Zaramaga, Aranbizkarra eta Santa Lucia. Azkenez, Plaza Berrian amaituko da 16:15 aldera. 16.30ean lasterketari amaiera emateko festa bat ospatuko da Plaza Berrian bertan.

 

Korrika Txikia 2015 Gasteiz: Ibilbide osoa

 

Parte hartuko duten eskolak hurrengoak izango dira: Armentia, Mariturri, Zabalgana, Hogar San Jose, Miguel de Cervantes, San Martin, Abendaño, Landazuri, Barrutia, Umandi, Tokieder, Ibaiondo, Lakubizkarra, Luis Elejalde, Odon Apraiz, Ikasbidea, Samaniego, Gereñu, Arantzabela, Aranbizkarra, Salburua, Angel Ganivet, Calasanz, Adurtza, Urkide, Ramón Bajo, Olabide eta Marianistas.

 

 

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago