Ekimen honen bidez musikaren sorkuntza sustatu nahi da. Horretarako, udalak Talde Gune Gasteiz-ekin kolaboratzen hasi da. Enpresa pribatu hau lokalen jabea da eta, talde gazteek lokalak 3 euroren truke alokatzeko aukera izango dute.
Ekimen hau musikarientzat zuzenduta dago, hauek Gasteizen erroldatuak egon beharko dira eta martxoaren 30etik apirilaren 21era arte izena eman ahalko dute udalaran webgunean. Ondoren, apirilaren 22an, zozketa baten bidez lokalak esleituko dira. Lokalen erabilera 2015eko maiatzetik 2016ko urtarrilera arte izango da.
Bi erabilera egongo dira: alde batetik, musika taldeak, hau da, bi pertsona baino gehiagoz osatutako taldeak eta, beste aldetik, norbanakoak. Zerbitzu hau gehiago aprobetxatzeko helburuz, lehentasuna emango zaie taldeei. Aretoaren gutxieneko erabilera astean zehar bi ordukoa izango da eta talde berdinak ezingo du lau ordu baino gehiago erabili.
Areto bakoitza gutxi gorabehera 20 metro karratukoa da, guztiak intsonorizatuak daude eta alarma eta ADSL daukate, besteak beste. Gainera, instalakuntzak komunak, bulegoak, egongelak janarietako makinak eta abar dituzte. Aretoak Miravalles 6. zenbakian kokatuta daude, Betoño Industrialdean, hain zuzen.