Rajoyren Gobernuak biktima batzuekiko aplikatzen duen bazterkeria salatuko du Argentinako Kereilaren aldeko euskal plataformak. “Indarkeriaren sorburuaren arabera, hainbat biktima alde batera” uzten dituztela salatuko dute ‘Memoria Zentroko’ lanak hasiko dituzten egunean.
Biktimen memoria gune honetarako lau milioi euro bideratuko ditu aurten Espainiako Gobernuak. Eraikinean beharrezko lanak egiteko ia hiru milioi erabiliko dituzte eta 1,1 milioi euro memoriala osatu eta abian jartzeko.
Espainiako Gobernuak eraiki nahi duen ‘Memoria Zentroak’ kritika ugari jaso du, alde bakarreko biktimak bakarrik hartzen dituelako kontuan. ETAk eragindako biktimak jaso nahi dituzte, soilik; GALek edo indarkeria polizialak eragindakoak kanpoan utziz.
Besteren artean, Martxoak 3 elkarteak hainbatetan salatu du “kontakizun ofizialaren arabera” 1976ko martxoaren 3an Poliziak tiroz hildako 5 langileak zein zauritutako lagun guztiek gune honetan lekurik ez dutela izango. Barne Ministerioak terrorismoaren biktimen ezagutza osorako legean sartzeari uko egin die eta biktimen senideek jasotako azalpenean irakurri daitekeenez, “martxoak 3ko biktimak ezin dira lege horren barruan sartu hildakoak legez kanpoko elkarretaratze batean parte hartu eta poliziarekin izandako aurrez-aurreko baten ondorioz hil zirelako”.
Honen inguruko albiste gehiago:
Justizia bila Bruselara joko du Martxoak 3 elkarteak
Martxoak 3ko gertakariak azaltzeko unitate didaktikoa aurkeztu dute