Manex Agirre Arabako Bertsolari Txapelketako txapeldun

hirinet 2015ko mar. 23a, 01:00

Gasteizko Printzipal Antzokian giro beroan eta 600 entzuleen artean jokatu zen larunbatean 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketako finala.

 

Marta Ugarte aurkezle eta Aintzane Irazusta gai-emaileren eskutik sei bertsolariek ariketa puntuagarriak bukatuta, Manex Agirre eta Iñaki Viñaspre pasatu dira buruz-burukora.  Azkenean, Manex Agirre nagusitu da eta txapelduna izan da.

 

Finaleko epaimahai bost epaileekin osatuta: Aitor Jimenez, Ekaitz Elorriaga, Mikel Fernandez de Arroiabe, Patxi Aizpurua eta Iker Elexpuru, horrela lotu da sailkapena: Manex Agirre  583, Iñaki Viñaspre 554,5, Oihane Perea 380,5, Zigor Enbeita 375, Ruben Sanchez  370 eta Xabi Igoa 368,5 puntu.

 

Manex Agirrek jantzi du txapela, Karmele Madinabeitia Barrioren eskutik, Arabako eta Gasteizko bertsolaritzaren sustatzaile aitzindaria. Aurten, sari banatzaileak Gasteiz eta Araba mailan euskalduntze prozesuan jarduten duten euskaltegiak eta Gasteizko Mintzalagun taldea izan dira. Arabako Bertsozale Elkarteak bistarazi nahi izan du euskaltegiek eta mintzalagun egitasmoek egiten duten lana Arabako euskalduntze eta normalizazio prozesuan.

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago