Gasteizen hainbat dira Gora Gasteiz herri ekimenak, hiriko beste hainbat eragileekin batera, antolatu dituen jarduerak. Eguerdiko 12.30etatik aurrera, "artistada koloretsua" egongo da hiriko erdigunetik. Bertan eragile eta norbanako ezberdinek parte hartuko dute, besteak beste, Gasteizko Errepublikar abesbatza, Aicha, Indarra Euskal Kultura elkartea, Jare Dantza taldea, La Omega, Txalamako, Claudia Morales, Errekaleor arrazismoaren kontra eta Mugimundu.
Ondoren, 13.30ean elkarretaratzea egingo da Andra Mari Zuriaren plazan.
Honi lotutako albiste gehiago:
Zuriñe Martin, Gora Gasteiz: "Aniztasunaren erakusle izango da gure karroza"