Gasteiztarrak Munduan: Zipre

hirinet 2015ko mar. 13a, 01:00

Munduan zehar ikasten, bidaiatzen edota lan egiten dauden gasteiztarrekin solasten gara hilabetero Hirinet FM irratsaioan. Etxetik kanpo zer topatu duten eta euren bizimodua aldatu ote den jakin nahi dugu. Sorterritik urrun badaude ere, etxean balira sentitzen ditugulako.

Oraingoan, Maitane Saez izan dugu tarte honen protagonista. Kazetaritza ikaslea da eta momentu honetan Zipren dabil, Erasmus beka batekin. Unibertsitateko eskolaz gain, greziera ikasten ari da eta windsurf praktikatzen ere hasi da.

 

Uharte txikia da Zipre, administratiboki erditik banatuta dagoena. Iparraldea Turkiaren menpe eta hegoaldea, aldiz, Greziaren menpe. Kultura nahasketa nabarmena da eta irla txikia izanik askoz gehiago nabaritzen dela azaldu digu Maitanek. Bizitza patxadaz hartzen omen dute zipretarrek eta haien erritmora ohitzea ezinbestekoa suertatu zaio gasteiztar honi.

 

Elkarrizketa entzun:

 

{mp3}gasteiztarrak-munduan-maitane-txipre{/mp3}

 

 

Maitane Saezek Zipreko argazki batzuk ere bidali dizkigu:

 

 

Atal honetan gehiago:

 

Gasteiztarrak Munduan: Alemania

 

 

 

 

 

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide