Orain dela urtebete jaio zen ustelkeria eta gestio txarra salatzea xede duen elkartea. San Antonio kaleko bulegoen alokairua aztertzeko eratu zen udal ikerketa batzordea abiapuntu izan zuen Adi elkarteak. Ostera, gure ingurura begiratzen hasi eta Araban ere “ustelkeria eta gestio txarra” eman dela ikusi zuten. “Kudeaketa txarra ustelkeriaren sorburua” dela deritzote. Halaber, Adi elkarteko kide den Unai Mendizabalek azaldu bezala, “ikusten duguna izerbegaren punta” besterik ez da.
Adi elkarteko kidea den Unai Mendizabal Hirinet FM irratsaioan izan da afera honen inguruan hitz egiten.
Elkarrizketa entzun:
{mp3}elkarrizketa-unai-mendizabal-adi-elkartea-2015-03-11{/mp3}
Argazkia: Argia
Honen inguruko albiste gehiago:
'De Miguel' auzia: 26 inputatu eta 11 delitu
Alonso eta Marotoren kudeaketa publikoa susmopean
Elkarretaratzea deitu du Adi elkarteak San Antonioko alokairuaren irregulartasunak salatzeko
Hiriko auzian azaltzea aztertzen ari da Eusko Jaurlaritza