Artzanburura mendi irteera

hirinet 2015ko mar. 9a, 01:00

Laudio Udaleko Euskara Arloaren bitartez antolatutako egitasmoa da 'Oxigenoa euskarari'. Gazteei zuzendutako aisialdi ekimen honen bidez euren euskararen erabileran eta ezagutzan eragin nahi da.. Hurrengo txangoan Artzanburura joango dira.

 

Noiz? Martxoaren 15ean, igandean, 08.00etan

Nora? Txangoa Gipuzkoako Artzanburu (Aizkorri mendilerroa, 1.365 m) mendira

Irteera: 8:00etan Laudio Institututik; itzulera 16:00etan Arantzazutik (Oñati)

 

Laudio Udalak herriko DBHko ikastetxeekin antolatutako ekintza. Mendiak eta Herriak elkarteak kudeatua

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago