Kata hutsetik harago doan esperientzia integrala. Ardoaren eta bere dastaketaren inguruan sortutako ikuskizun berritzaile bat duzu hau. Bertan, Mikel Garaizabal enologoak bost euskal ardoren dastaketa gozagarri eta argigarri bat gidatuko du. Guzti hau, ordea, ikuskizunerako espresuki sortutako diziplina anitzeko sorkuntzaz inguraturik gauzatuko da.
Korrika Kulturalaren barruan
'Hordago Ardoa', artez jantzitako ardo dastaketa da. Mikel Garaizabal enologoak eta bere bandak, zuzeneko musika, margolanak, antzezpena eta bideoa uztartuz, ardoa gozamen hutsa dela erakustea dute helburu.