Izen-emateak: Laudio udaleko Euskara Arloan, martxoaren 9tik 18ra bitartean.
Prezioa: 40 euro, bidaia, begiraleak, janaria, lojamendua, materiala eta abar barne. 70 euro Laudion erroldatuta ez daudenentzat.
Ekimen hau, eskualdeko beste udal batzuekin batera eta Arabako Bertsozale Elkartearekin egingo da, lankidetzan. Azken hau izango da ekimenaren garapenaren arduraduna.
Udaberriko bertso barnetegia Laudion erroldatutako Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleentzat. Leku mugatuak (32). Leku guztiak beteko ez balira aukera emango litzaieke beste udalerrietako umeei.