Zigor Enbeitak irabazi du azken finalaurrekoa eta erabakita geratu da finaleko seikotea

hirinet 2015ko mar. 9a, 01:00

Manex Agirre, Oihane Perea, Zigor Enbeita, Iñaki Viñaspre, Xabi Igoa eta Ruben Sanchez dira 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketako finalistak; martxoaren 21an, jokatuko da finala Gasteizko Printzipal Antzokian.

Langraiz Okako Kultur Etxean larunbat arratsaldean, 60 lagunen aurrean, Arabako Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa jokatu zen. Bigarrenitzuliko hirugarren saio honetan Paula Amilburuk (Aramaio), Jagoba Apaolazak (Gasteiz), Ander Solozabalek (Gasteiz), Iker Pastorrek (Zalduondo), Xabi Igoak (Aramaio), Zigor Enbeitak (Abornikano) kantatu zuten.

 

Veronica Domingo aurkezleak jarritako ariketa guztiak egin ondoren, Zigor Enbeitak lortu zuen puntu gehien, 342 puntu. Puntuazioak ondorengoak izan ziren: Zigor Enbeita 342, Xabi Igoa 333,5, Paula Amilburu 317,5, Iker Pastor 287,5, Ander Solozabal 283,5 eta Jagoba Apaolaza 273.

 

Azken finalaurrekoa izanda, itxita geratu da txapelketa honen sailkapena. Bertsolariek jokatutako bi saioen puntuazioaren arabera hauexek dira lehenengo sei sailkatuak, beraz, finala jokatuko dutenak: Manex Agirre (Aramaio), Oihane Perea (Zalduondo), Zigor Enbeita (Abornikano), Iñaki Viñaspre (Gasteiz), Xabi Igoa (Aramaio) eta Ruben Sanchez (Gasteiz).

 

Finala martxoaren 21ean, larunbata, Gasteizko Printzipal Antzokian jokatuko da. Sarrerak salgai daude Printzipal Antzokiak ematen duen ohiko bideetatik, hau da, takilean bertan, telefonoz eta Printzipal Antzokiko web gunean.

Saioaren argazkiak, bertsolarien puntuazioak ariketaz ariketa, kronika eta gaiak

 

Egilea: Arabako Bertsozale elkartea

 

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago