Martxoaren 16an inauguratuko den autobus geltoki berrian ateak irekitzeko eguna egingo dute datorren ostiralean

hirinet 2015ko mar. 6a, 01:00

Martxoaren 16an inauguratuko den autobus geltoki berria egun batzuk lehenago bisitatzeko aukera eskainiko du Udalak, martxoaren 13an, ostiralean, ateak irekitzeko jardunaldia antolatu baitu.

 

Azpiegitura barrutik ezagutzeko 10.00etatik 14.00etara eta 19:00etatik 21:00etara egongo da zabalik.

 

Autobus geltokia martxoaren 16an funtzionatzen hasiko da. Geltokiak, barrualdean, hurrengo ekipamenduak ditu: atondo handia, kafetegia eta jatetxea, saltokia, zaindegia, bulegoak, eta autobus geltokiari dagozkion zerbitzu guztiak: txartelak saltzeko leihatilak, informazio-zerbitzua, bost informazio-pantaila eta bestelako udal informazio puntuak, autobusentzako 25 nasaz gain.

 

Kanpoaldean, plaza publiko handi bat 8.000 metro koadro haurrentzako jolaslekua kafetegiaren aurrean eta berdegunea ditu. Orotara, autobus geltoki berriaren eraikinak eta inguruak 26.650 metro koadro hartzen dute.

 

Autobus geltoki berriak, halaber, lurpeko aparkalekua du: ibilgailuentzako 302 plaza eta horietako 10 mugikortasun murriztuko pertsonentzat.  Bizikletentzako 94 leku eta motorrentzako beste 13 ere baditu, gehi motor batentzako aurre-instalazio elektrikoa. Kanpoaldean ere bizikletak aparkatzeko 105 leku jarri dira, aldi labur batez aparkatzeko lekua 6 ibilgailurentzat, eta 3 taxi geltoki, 18 ibilgailurentzako lekuarekin; gainera, mugikortasun murriztuko pertsonentzako 3 aparkaleku daude. Bidaiariak uzteko eta hartzeko lehenengo ordu laurdena doakoa izango da autobus geltoki berriko lur azpiko aparkalekuan.

 

Lanak 2012an hasi ziren eta aurrekontua 15.346.540,92 eurokoa izan da, horren % 90 Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak finantzatuko dutelarik.

 

Honen inguruko albiste gehiago:

 

Bihar amaituko dira autobus geltoki berria eraikitzeko lanak

 

Hasi dira Euskaltzaindiaren plazako autobus geltoki berriaren inguruko etxadi handiaren lanak

 

‘Vitoria-Gasteiz’ izango da autobus geltoki berriaren izena

 

Autobus geltoki berria Adolfo Suarez deitzeko erabakia kritika ugari jasotzen ari da

 

Autobus geltoki berriaren bigarren fasea amaituta

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago