M3 elkarteak Carlos Cuestaren aurka egingo du Poliziak hildako bost langileei “terrorista” deitu izanagatik

hirinet 2015ko mar. 6a, 01:00

Carlos Cuesta kazetariaren kontra salaketa jarri du Martxoak 3 elkarteak 13 TV telebista katean Gasteizen 1976ko martxoaren 3an Poliziak tiroz hildako bost langileei “terrorista” deitu izanagatik.

Romualdo Barroso, Francisco Aznar, Pedro Martinez Ocio, Jose Castillo eta Bienvenido Pereda “beste lagun batzuk hiltzea helburu zuten terroristak” zirela adierazi zuen Carlos Cuestak aipatu kateko El Cascabel saioan.

 

Fiskaltza eta Carlos Urquijo Espainiako delegatuaren esku utzi dute auzia, ofizioz ekin diezaioten. Horrela ez balitz, elkartea bera aurkeztuko da epaitegietan. Martxoak 3 elkarteak gogor salatu ditu Cuestaren hitzak eta argi utzi dute “halako difamazio eta irainik ez dutela onartuko”. Hori dela eta, kazetariak telebistan botatakoak “erantzunik gabe ez direla geratuko” azpimarratu dute bidalitako ohar batean.

 

 

 

 

Argazkia: Manu Arakama

 

Honen inguruko albiste gehiago:

 

[ARGAZKIAK] Milaka lagun Martxoaren 3ko biktimen omenez

Justizia bila Bruselara joko du Martxoak 3 elkarteak

Hormetatik, oihua

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide