Manifestazioa eta jarduera anitz egingo dira martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko

hirinet 2015ko mar. 6a, 01:00

Martxoaren 8an, igandean, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko da mundu osoan eta Gasteizen, manifestazioaz gain, hainbat jarduera antolatu dira egun honen inguruan.

gogoratuko du azken hamarkadetan gizarteak aurrera egin duela berdintasunerantz, eta aldi berean ohartaraziko du atzera egitearen arriskua dagoela. - See more at: http://www.emakunde.euskadi.eus/informazioa/martxoak-8-2015/u72-cotesens/eu/#sthash.bI1W7Qzx.dpuf

'Euskal Herria feminismotik eraikitzen' goiburu, Euskal Herriko Koordinadora Feministak deituta,  manifestazioa aterako da igandean, 12.30ean, San Anton plazatik.

Izan ere, gaur bertan hasiko dira egun honen inguruan antolatu diren jarduerak.  Gaur, 18.30ean  "#Polimaitasuna-ren alternatiba: Maitasun erromantikoa suntsitu", Irantzu Varelarekin (Faktoria Lila-ko aktibista) hitzaldia antolatu du EH Bilduk. Bihar, larunbatean, goizeko 11.30ean,  "#EkonomiaFeminista: Zaintza duinak eta unibertsalak", Yolanda Jubeturekin (EHUko irakaslea). Hitzaldi biak Postas kalean kokatzen den EH Bilgunean egingo dira.

Larunbat gauen berriz, TransBollo emakume jaia ospatuko dute Gasteizko Gaztetxean. 21.30etik aurrera, afaria eta DJak izango dira.

Bere aldetik, Gasteizko Udaleko Berdintasun Zerbitzuak hiriko hainbat elkarte feministek eta emakume-elkartek egindako lana ikusarazteko xedez; María de Maeztu forum feminista, Jalgi-Surgir emakume elkartea, Djekafo Maliko emakumeen elkartea, Euskadi eta Ekuador arteko Elkartasuna, Eskubide-berdintasunaren aldeko emakumeak, hain zuzen ere. Zine-forumak, hitzaldiak edo erakusketak daude bost elkarte hauek martxoaren 8aren karietara antolatu duten egitarauan.

Emakumeen eta gizonen arteko desberdintasuna, datuetan

Martxoaren 8ko atarian, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasuna agerian uzten duten datuak agertzen dira nonahi. Soldatan, esaterako, alde nabarmena da, izan ere,  Gizonen eta emakumeen soldaten arteko aldea hiru puntu hazi da azken bost urteotan. Eurostatek emandako datuen arabera, Europar Batasunean batez beste aldea % 1 jaitsi den arren, Espainian % 16,1etik % 19,3ra igo da. 2013an Espainian, emakumeek gizonezkoek baino % 19,3 gutxiago jaso zuten 2013an.

Bestetik, EUSTATek emandako datuen arabera, EAEko emakume okupatuek askoz denbora gehiago pasatzen dute adin txikikoak eta mendeko pertsonak zaintzen gizonek baino. Datuek diote emakume eta gizon okupatuen arteko etxeko lanen banaketa oso desorekatua dela;  hamar gizonetik bederatzik 2 ordu edo gutxiago pasatzen zituen; hamar emakumetik hiruk 3 edo gehiago, 2013an. Oraindik ere emakumeek denbora gehiago pasatzen dute etxeko lanetan eta gizonek lan ordainduan, baina aldeak txikituz doaz.

gogoratuko du azken hamarkadetan gizarteak aurrera egin duela berdintasunerantz, eta aldi berean ohartaraziko du atzera egitearen arriskua dagoela. - See more at: http://www.emakunde.euskadi.eus/informazioa/martxoak-8-2015/u72-cotesens/eu/#sthash.bI1W7Qzx.dpuf

Honen inguruko albiste gehiago:

[ERREPORTAJEA] Burujabetza feministara bidean

Gladys Giraldo, Arabako Emakumeen Asanbladako kidea: “Feminismoa anitza izango da, askotarikoa, edo ez da izango”

gogoratuko du azken hamarkadetan gizarteak aurrera egin duela berdintasunerantz, eta aldi berean ohartaraziko du atzera egitearen arriskua dagoela. - See more at: http://www.emakunde.euskadi.eus/informazioa/martxoak-8-2015/u72-cotesens/eu/#sthash.bI1W7Qzx.dpuf

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?

Izan zaitez ALEAkide