Hirinet FM irratsaioan izan dira Mikel Martinez ‘Koeman’, Gauekoak programako lan taldeko langile ohia eta Ieneko Ruiz de Azua, Federazioko kidea. Murrizketa berri honen aurrean, lan taldeak planto egin duela azaldu dute, ezinezkoa baita Udalak planteatzen duen aurrekontuarekin jarduna aurrera eramatea. Gazteen aisialdia Kultura teknikariek zuzenean kudeatzea nahi du Udalak, baina, modu honetan, Martinez eta Ruiz de Azuaren ustetan, Gauekoak berak defendatzen dituen baloreak galdu egingo dira. “Gazteekin hurbiltasuna daukagu, kalean gaude eta beraien hizkuntza hitz egiten dugu”, adierazi dute.
Maiatza bitartean hainbat ekintza antolatuko dute elkarteen federazioan dauden boluntarioen laguntzaz. Esan bezala, momentu honetan ez dago diruz ordaindutako lan talderik, beraz “musu-truk” ari dira. Atzera kontaketa irudikatuko dute bospasei ekintzen bidez. Gauekoak zer den eta hiriak galduko duena irudikatuko dute, hain zuzen ere.
Elkarrizketa entzun:
{mp3}elkarrizketa-gauekoak-2015-03-04{/mp3}
Honen inguruko albiste gehiago:
Udalak lekuz kanpo nahi du Gauekoak
Mikel 'Koeman', Gauekoak-eko zuzendaria: "Kalea berreskuratu behar dugu"
Orain aste batzuk, egitasmoa aurrera ateratzeko aurrekontua 150.000 eurotik 60.000 eurotara jaitsiko zutela jakinarazi zioten