'Emakumeak.Afganistan', Gervasio Sanchez eta Monica Bernaberen argazki-erakusketa Montehermoso Kulturunean

hirinet 2015ko mar. 4a, 01:00

Martxoaren 5etik maiatzaren 3ra bitartean“Emakumeak. Afganistan” erakusketa egongo da Montehermoso kulturunean. Gervasio Sánchez gatazka belikoetan espezializatutako argazkilaria, 2009ko Argazkigintzako Sari Nazionala irabazi zuena, eta Mónica Bernabé, kazetaria eta Afganistango gaietan aditua dira erakusketa honen arduradunak.

 

"Afganistanen boterean egon ziren bitartean, talibanek emakumeei etxetik kanpo lan egitea, ikastea edo laguntza medikoa jasotzea debekatu zieten. Debeku haiek eskandalutzat jo ziren Mendebaldeko herrialdeetan, baina Afganistango emakumeek beren etxeetan egunero bizi duten drama latzaren erakusgarri apurra baino ez ziren.

 

Erakusketan ikus daitekeenez, emakumeen aurkako indarkeria familia barruan hasten da Afganistanen, eta endemikoa da, talibanak boterean egon ala ez. Afganistango gizartea oso kontserbadorea, matxista eta erlijiosoa da; ezinezkoa da urte gutxitan errealitate hori aldatzea. Belaunaldiak beharko dira horretarako. Baina inpunitatea nagusi da herrialdean eta, neurri handi batean, nazioarteko komunitatea da horren arduraduna. Gure isiltasun eta axolagabekeriak konplize bihurtzen gaitu."

 

Erakusketa honetako argazkiak 2009 eta 2014 urteen artean egin dira. Afganistango Giza Eskubideen aldeko Elkartearen (ASDHA) proiektua da eta Bartzelonako Udalak finantzatu du. María de Maeztu Forum Feministak antolatu du erakusketa hau Gasteizen, Arabako Foru Aldundia eta Gasteizko Udalaren finantziazioarekin, eta "La Caixa"ren Gizarte Ekintzaren laguntzarekin.

 

Bisita gidatuak:

- Martxoak 6: 11:00, 12:30, 18:00, 19:30.

- Martxoak 7: 11:00, 12:30.

Erakusketaren egileen eskutik. Hizkuntza: gaztelania.

 

- Martxoak 13, 20, eta 27 eta apirilak 10, 17 eta 24: 19:00.

Hizkuntza: gaztelania / euskara.

- Taldeentzako bisitak: aldez aurretik izena emanez Argibide Zerbitzuan.

Hizkuntza: gaztelania / euskara / ingelesa.

 

Bisita hauetan lekuak mugatuak izango dira, izena emateko hiru aukera daude: Montehermoso Kulturunean, 945 16 18 30 telefonora deituz edota info.montehermoso@vitoria-gasteiz.org emailera idatziz. 

 

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago