[ARGAZKIAK] Milaka lagun Martxoaren 3ko biktimen omenez

hirinet 2015ko mar. 4a, 01:00

Urtero bezala, milaka lagunek hartu zuten parte 1976ko martxoaren 3an Gasteizen jazotako gertaeren ondorioz eraildako bost langileen omenaldietan. Goizez zein arratsaldez burutu ziren omenaldiak. Zaramagako elizan batzarra burutzen ari zirela, Romualdo Barroso, Francisco Aznar, Pedro Martinez Ocio, Jose Castillo eta Bienvenido Pereda tiroz hil zituen Poliziak orain 39 urte, baita ehunaka lagun zauritu ere.

Eguerdian, biktimen senideek EH Bilduren eskutik jaso zuten aitortza. Alkategaia den Miren Larrionek borrokan jarraitzeko deia luzatu zuen “biktimentzat justizia eta aitortza lortu arte, Arabak ez baitu ahazten”. Orain 39 urteko langileriaren borroka gogora ekarri zuen Larrionek, baita egungo eredu ekonomiko eta soziala aldatzeko lan egiteko dagoen beharra ere.

 

Sindikatuen txanda izan zen arratsaldekoa. ELA, LAB, ESK eta Steilas sindikatuek Zaramagako Martxoak 3 plazako oroigarrian omenaldia egin ostean abiatu zen manifestazio jendetsua. 'Langileen borrokaren oroimenean' leloa zuen pankartaren atzean, lau sindikatuetako ordezkariak, biktimak, haien senideak eta ehunka lagun batu ziren.

 

Andra Mari Zuriaren plazan amaitu zen manifestazioa ekitaldi batekin. Mobilizazioa bukatuta, istiluak izan ziren Ertzaintza eta edukiontziak kale erdian gurutzatu eta su eman zioten hainbat lagunen artean. Bi lagun atxilo eraman zuen Ertzaintzak eta gaur bertan epailearen aurrean agertu ondoren aske geratu dira, epaiketaren zain. Ohar batean, EH Bilduk jazotako istiluak gaitzetsi egin ditu.

 

Era berean, ‘Oraina kolokan jartzen dugu, etorkizun bat izateko” lemapean, gazteek hainbat omenaldi egin zuten unibertsitate zein ikastetxeetan. 

 

 

Argazkiak: Manu Arakama

 

 

 

 

Honen inguruko albiste gehiago:

 

Hormetatik, oihua

Juako Escaso, 'Todo que ganar' liburuaren idazlea: "1976ko greba prozesua niretzat eredu da klase antolakuntza eta asanblada mugimenduetarako"

Justizia bila Bruselara joko du Martxoak 3 elkarteak

Martxoak 3ko gertakariak azaltzeko unitate didaktikoa aurkeztu dute

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide