Informazio gehiago: Oihaender Euskararen Etxea
'Rockomikiak, biñeta & doinuak' erakusketan 80. eta 90. hamarkaden musikaren, hitzen eta irudien bidez elikatutako kultura hurbiltzen digu. Donostiako Koldo Mitxelenako kulturunetik ekarri dute Gasteiza, Oihaneder Euskararen Etxera. Bidean hainbat lagun topatu ditu Rockomikiak, besteak beste, TMEO, Sancho el Sabio Fundazioa eta Hala Bedi Irratia. Hainbat tailer, hitzaldi eta aurkezpenek osatuko dute erakusketa.
Rockomikiak, binetak & doinuak [ERAKUSKETA]
Noiz? Martxoaren 7tik maiatzaren 3ra
Non? Oihaneder Euskararen Etxeko ur biltegian
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.