Marotoren gobernuak babes osoa kendu dio Prestaturik elkarteari

hirinet 2015eko martxoaren 3a

Irabazi asmorik gabeko atzerritar profesionalen elkartea da Prestaturik eta 11 urte luzez etorkinen integrazioa ahalik eta errazena izatea izan du helburu. Guztira, 2003az geroztik, 11.000 lagun baino gehiagori egin die harrera elkarte honek.

Diru-laguntzen murrizketak orain dela lau urte hasi ziren, gaur egun arte. Iaz, Alderdi Popularraren eta EAJ-ren arteko azken momentuko akordio bati esker lortu zuten aurrera egitea. Aurten, ordea, Javier Marotoren gobernuak 2015eko diru-laguntza bertan behera utzi du, elkartea aurrekonturik gabe utziz.

 

Prestaturik elkarteak, beraz, ezin izango dio bere jarduerari eutsi. Besteak beste, atzerriko diplomak homologatzeko aholkularitza eskaintzen zuen elkarteak, baita lanbideetako alfabetizazio teknikoa eta euskarazko eskola laguntza ere, etorkinen seme-alabei zuzenduta.

 

 

Iturria: eldiario.es

Argazkia: Prestaturik.com

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago