Beste liburukietan bezala, oraingoan Laboral Kutxa ere babeslea izan da. Liburukiarekin batera, kaleratu da edukia pdf formatuan jasota dagoen CD-ROMa.
1983an onartutako egitasmoa
Euskararen Herri Hizkeren Atlasak (EHHA) ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzeaz gain, ere du helburu kultur ondarea berreskuratzea eta zabaltzea. 1983an onartu zuen egitasmo hau Euskaltzaindiak.
Euskaltzaindia, galdeketa puntuen sarea, galde-sorta eta lan metodologia finkatu eta gero, 1987. urtean, hasi zen inkestak egiten. Inkestak 145 herrietan egin ziren: 36 Bizkaian, 36 Gipuzkoan, 27 Nafarroan, 18 Nafarroa Beherean, 15 Lapurdin, 12 Zuberoan eta bat Araban. Inkesta horietatik 2.400 zintan grabatu ziren.