Lehenengo ordu laurdena debalde izango da autobus geltoki berriko aparkalekuan

hirinet 2015ko ots. 25a, 01:00

Bidaiariak uzteko eta hartzeko lehenengo ordu laurdena doakoa izango da autobus geltoki berriko lur azpiko aparkalekuan. Gainera, Gasteizen lehen aldiz, bizikleta udal aparkaleku zainduan uzteko aukera egongo da.

EH Bilduk proposatutako bi neurri hauek aurrera irten dira gaur goizean izan den Ogasun batzordean. Bi neurri hauekin geltokiaren gunean ibilgailuen trafiko parasitoa saihestu nahi da eta bidaiarien mugimenduak erraztea da musu-truk izango diren lehenbiziko 15 minutu horien xedea. Ordu laurdena igaro ostean, 5 frakzio ezberdin ezarriko dira; eta, adibidez, autoa egun osoan aparkatzeak 15,5 euroko kostua izango du.

 

Zentzu berean, egunean euro baten truke, bizikleta aparkaleku estali eta zainduan uzteko aukera eskainiko da. Ordu bat aparkatzeak, hamar ordu arte, 10 zentimo euroko prezioa izango du. Ohiko erabiltzaileentzat abonu bereziak ere eskainiko dira: hilean, 10 euro; eta, urtean 35 euro.

 

Autobus geltoki berriak abangoardiako prestazioak gehitzen dabil. Esaterako, 0 kilometroko laguntza zerbitzua ere eskainiko zaie ezintasunen bat duen pertsona orori. “Gure lehentasuna, herritarrentzat ahalik eta arazo gutxienekin, eta geltokiaren inguruneko bizilagunez ari gara alegia, zerbitzu publikorik onenak ematea da”, azaldu du Kike Fdz. de Pinedo EH Bilduko bozeramaileak.

 

 

 

Honen inguruko albiste gehiago:

 

Bihar amaituko dira autobus geltoki berria eraikitzeko lanak

 

Hasi dira Euskaltzaindiaren plazako autobus geltoki berriaren inguruko etxadi handiaren lanak

 

‘Vitoria-Gasteiz’ izango da autobus geltoki berriaren izena

 

Autobus geltoki berria Adolfo Suarez deitzeko erabakia kritika ugari jasotzen ari da

 

Autobus geltoki berriaren bigarren fasea amaituta

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago