Garoñaren irekieraren aurkako manifestaziora deitu dute datorren larunbaterako

hirinet 2015ko ots. 25a, 01:00

Araba Garoñarik gabe plataformak Garoñaren irekieraren aurkako manifestazioa antolatu du datorren larunbaterako. PP con 44 años basta, no reapertura hasta 2031 – Garoña itxi betiko lelopean, Santa Maria de Garoñako (Burgos) zentral nuklearra martxan jartzeko eta 2031. urtera arte irekitzeko aukeraren aurka aterako dira kalera.

Araba Garoñarik Gabe plataformak 30 bat elkarteren eta eragileren babesa izango du larunbateko manifestazioan. Horien artean, sortu berri den Garoñaren Kontrako Foroa aurkitzen da."Garoña 40 urterako diseinatu zen eta epe hori pasa ondoren, bere bizitza beste 17 urte gehiago luzatu nahi dute. Une kritika baten aurrean gaude, horregatik gure erantzunak beste dimentsio handiagoa hartu behar du", azaldu foro berri honek.

 

Horrez gain, Arabako Nekazarien elkarteak (UAGA) ere bat egin du deialdiarekin eta elkartean dauden kolektibo ezberdinak bertan izango direla iragarri dute. Ohar baten bidez azaldu duten moduan, Garoñan istripuren bat egongo balitz, Arabako landa eremuaren %18a erabilgaitz geratuko litzateke, 25 kilometroko itzulinguruan dauden 293 nekazaritza-ustiategien etorkizuna suntsituz.

 

Garoñaren aurkako manifestazioa otsailaren 28an, larunbatean, 19.00etan abiatuko da Andra Mari Zuriaren plazatik.

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago