[ARGAZKIAK] Bide Ertzean Parral tabernan

Euskararen Agenda 2015eko otsailaren 25a

Bide Ertzean taldeak 77 izeneko diskoa (Gaztelupeko Hotsak) plazaratu zuenetik hona 40 kontzertutik gora eskaini ditu. Jaialdi handi batzuk, herriko plaza ugari eta hamaika taberna ezagutu dituzte. Luze daramate musikaren munduan, baina atzokoak harritu zituen.

Asteartea eta euria ez ziruditen giroa berotzeko amu onak. Baina beste bi ezaugarri falta zitzaizkion astearte goibelari: Gasteiz eta Parral. Ustekabean harrapatu zituen Gasteizko asteartea euritsuak. Ordu bete luzez 77 diskoaren abestiekin girotu zute San Frantsizko kantoiko astearte kulturala. Aurreikusitako abestiak eta lehenengo bisa. Baina jendeak ez zuen etxerako bidea hartzeko asmorik, Bide Ertzean nahi zuten. 'Lehenengo aldia bigarren bisa eskatzen digutela' bota zuen Joni Ubedak. Ezin ezetz esan eta Mikel Laboaren kanta batekin agurtu zuten asteartea euritsua.

GEU elkarteak eta Gasteizko AEK-ek elkarlanean antolatu dute kontzertua, Korrika Kulturalaren barruan.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago