Asto lasterketen kontra jada 8.500 bat sinadura lortu dute

hirinet 2015ko ots. 25a, 01:00

Blusen eta Nesken Batzordeak Santiago Egunean antolatu ohi duten Asto Lasterketaren eztabaida puri-purian da, beste behin ere. ATEA Animaliei Tratu EtikoaEmatearen Aldeko elkarteak urteak daramatza “tradizio” hau iraganeko pasadizo batean gera dadin lan egiten.

Urtetan egindako presioaren ondorioz, “antolatzaileek animaliekiko duten jarrera leundu” dela uste badute ere, ATEAren helburua Asto Lasterketa behin-betiko desagertzea da. Horretarako, sinadura bilketa abiarazi du berriki elkarteak change.org online plataformaren bitartez. Dagoeneko, ia 8.500 sinadura lortu du elkarteak eta aurrerantzean gehiago izatea aurreikusten da.

 

Animaliei tratu etikoa ematearen aldeko elkarteak askotan adierazi du Santiago Egunean ospatzen den lasterketak abereei sufrimendu fisiko eta psikologikoa eragiten diela. Are gehiago, Eusko Jaurlaritzako 6/1993 legearen (4.2 artikulua) zein Gasteizko Animaliak Edukitzeari eta Babesteari buruzko Udal Ordenantzaren (9. artikulua) arabera debekatuta dago “animaliei tratu txarra ematea edo arrazoirik gabeko oinaze edo mina eta larritasuna sor diezaiokeen edozer gauza egitea”. Eta, asto lasterketak debekuari muzin egiten dio.

 

Orain dela bi urte, Sindikoak berak ere, Gasteizko herritarren defendatzaileak, lasterketa bertan behera uzteko eskatu zuen. Hala eta guztiz ere, Asto lasterketa ohi bezala ospatu izan da, gaur arte. Ikusteke beraz, aurtengo Blusa eta Nesken Egunean zer gertatuko den.

 

 

Honen inguruko albiste gehiago:

 

Asto lasterketa, bai ala ez?

 

Asto lasterketa polemikoa

 

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide