Errigorak olio kanpaina martxan jarri du martxoaren 4ra bitartean

hirinet 2015eko otsailaren 21a

Urte berriarekin, proposamen berria dakar Errigorak, izan ere, otsailaren 20tik martxoaren 4ra Nafarroako oliba olio birjina estra eskatzeko aukera emango du.

 

Udazkeneko kanpainatik harago ohiko eta eguneroko kontsumo-ohituretan eragiteko bide berriak landu nahian, oraingoan Errigorak olioa aukeratu du. Olioaren prezioa urteko uztaren arabera ezarri ohi da. Aurtengoa bereziki eskasa izan da kantitatez eta, beraz, iazkoen aldean, prezioek gora egin dute. Edozein kasutan, Errigorak ekoizlearen jatorrizko prezioan eskuratzeko aukera ematen dizu, hau da, olio errotara joan eta ekoizleari zuzenean erosita eskuratuko zenukeen prezio berean.

 

 

Horrela, hau da Errigorak egiten duen eskaintza:

 

5 LITROKO BIDOIA

Konbentzionala: 20€

Ekologikoa: 28 €

 

ESKAERAK

 

Azken eguna: Martxoaren 4a

Non: AEK euskaltegiak, ERDIZKA (Alde zaharra), PARRAL (Alde zaharra), AKETEGI (Aranbizkarra), KOXKA (Salburua)

ON LINE: www.errigora.eus

 

JASOKETA

Noiz: Martxoak 12-14 bitartean

Non: KORRIKA-ARABA EUSKARAZ DENDA Foru kalea, 4

12an: 17,30etatik-20,30tara

13an: 17,30-21,30

14an: 11-14

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago