Diru laguntzarik gabe utzi nahi dute GOIAN proiektua

hirinet 2015ko ots. 23a, 01:00

Enplegu sustapenaren, garapen ekonomiko iraunkorraren eta sozietate publikoen batzordean jakitera eman dutenez, Udalak ez du GOIAN proiektua diruz lagundu nahi.

Proiektua zergatik ez duten diruz lagunduko galdetu du EH Bildu udal taldeak batzordean. Udaletik nabarmendu dutenez, "eskumena Hezkuntzarena da" eta haien ustetan, "zeharlerrotasunik ez dauka". Koalizio abertzaleak "ezjakintasuna eta axolagabekia" besterik ez du ikusi Udalak emandako erantzunean.

 

Alde Zaharreko egitasmo komunitario hezitzailea da GOIAN, auzokide-hirikidetasun gizarte eraikuntza helburu duena. Haur, gazte eta familiei zuzendutako kirol, kultur eta ingurune talde proiektuak eta ekintzak garatzen dituzte. Zentzun honetan, parte-hartzaileak taldeen protagonistak sentiaraztea nahi dute “auzo proiektu baten parte sentitzeko, auzoa eta bere baliabideak ezagutuz, gozatuz eta jolastuz”.

 

Batez ere, beraien aisialdian ekimen desberdinak burutu nahi dituzten 6 eta 16 urte bitarteko Alde Zaharreko haur eta gazteekin egiten dute lan.

 

 

 

 

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago