Enkantera irtengo diren bizikleta hauek urtebete baino gehiago egon dira Udaltzaingoaren biltegian. Epe horretan erreklamatu gabeko bizikletak dira Agirrelandan goizez eta arratsaldez zein udalaren webgunean ikusgai izango direnak.
Irteera prezioaantzinatasuna, egoera eta markaren arabera ezarri da. Guztira, lau kategoria bereiziko dira: 25, 45, 65 eta 85 €. Enkantean parte hartzeko baldintza bakarra 18 urte baino gehiago izatea da eta pertsona bakoitzeko bizikleta bakarra esleituko da.
Argazkia: Gasteizko Udala