Zuriñe Ruiz Lara, irakaslea, ikertzailea eta feminista: “Emakume izateagatik askoz gehiago erakutsi behar izan dute erakunde armatuan"

hirinet 2015ko ots. 19a, 01:00

Zuriñe Ruiz Lara irakaslea eta ikertzailea da EHUko zientzia politika sailean. Hala ere, nahiago du bere burua feminista bezala aurkeztea. Ruiz Lara feminismoa eta gatazka armatuaren arteko harremanetan espezializatu da azken urteetan.  


Bihar, ‘Gatazka armatua eta sistema patriarkala. Euskal Herriari begirada feminista’ izenburupean solasaldia eskainiko du Sukubo aretoan 19.30ean. Solasaldi honetan ETAko emakumeen parte hartze politikoa aztertuko du, hau da, euren militantzian aurkitu izan dituzten oztopoak emakumeak izateagatik baita oztopo horiei aurre egiteko sortu izan dituzten estrategiak ere.

Ruiz Lararen ustetan, “alde batetik, gatazka armatua dago eta bestetik, patriarkatua eta biziki garrantzitsua da eztabaida hau plazaratzea”. Ikertzaile feminista, batez ere, ETAren lehendabiziko 30 urteetan zentratu da. Frankismo garaian militanteak erreklutatzeko espazioak “maskulinoak” ziren, beraz, ETAn murgiltzea “zaila” egiten zitzaien emakumeei. Behin erakunde barruan ere emakumeak “askotan zaindariak” izan direla azaltzen du Ruiz Larak. Orohar, “askoz gehiago erakutsi behar izan dute emakume izateagatik”.

 

 

Elkarrizketa entzun:

 

{mp3}zurine-ruiz-lara-elkarrizketa-gatazka-patriarkatua{/mp3}

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago