Euskal profesionalen zine-lanak ezagutzera emango ditu otsailaren 23tik 28ra Euskal Zinemaren asteak

hirinet 2015ko ots. 23a, 01:00

Euskal Zinemaren Asteak bere 31. edizioa beteko du aurten Vital Kutxa Gizarte Ekintzaren eskutik.

 

Aurtengo edizioan, zinemaldia otsailaren 23an hasi eta 28an amaituko da eta bertan 2014. urtean euskal profesionalek zuzendutako, ekoiztutako edo antzeztutako zine-lanak ikusteko aukera izango dugu.

Egunero, 20:00etan hasita, film labur bat eta film luze bat proiektatuko dira, guztira 13 lan ikusteko parada izango dugu. Parte hartu behar duten filmen artean azpimarratzekoak dira,  José Mari Goenaga eta Jon Garaño zuzendutako Loreak filma, Goya sarietan film onenaren kategorian izendatuta egon dena, Pablo Malo zuzendari donostiarraren  Lasa eta Zabala film aztoratzailea edo Oier Martínez de Santos-en Algo más que morir western arabarra.

 

Oraingo honetan gainera, berariaz prestatutako saio batean animaziozko film bat emango da txikientzat nahiz animazioa gustukoa duten guztiontzat.

 

Programa osoa: Euskal Zinemaren Astea 2015

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago