Lursail hau Prosper Merimée, Christian Andersen eta Ozeano Atlantikoaren kaleen artean dago kokatuta.
"Udalak oso akordio garrantzitsua lortu du Eusko Jaurlaritzarekin, Zabalganeko ikastetxe berria Borinbizkarreko 12.000 metro koadroko lursail batean kokatzeko. Erakundeok horrelako akordioak lortu behar ditugu, hiriko auzo berrietako bizilagunak behar dituzten ekipamendu, zerbitzu eta azpiegiturez hornitzeko", aipatu du Hirigintzako zinegotzi Miguel Garnicak.