Oraingoan, otsailetik ekainera bitarteko egitaraua aurkeztu dute, zeinaren helburua hiriko talde eta banakoen proposamen artistikoak areto horietan gasteiztarrei helaraztea izango den. Guztira, talde eta artista ez profesionalen 21 ikuskizun eskainiko dira.
Horrela, arte eszenikoko konpainia ez profesionalei haien proposamenak jendearen aurrean erakusteko aukera ematen zaie. Ikuskizun oso desberdinak egongo dira: dantza, antzerkia eta magia, besteak beste. Hauek adin orotako ikusleei zuzenduak izango dira. Egitarauak biltzen dituen proposamen guztiak gaztelaniaz izango dira, apirilaren 19an Iosu Bravok eskainiko duen kontzertua izan ezik, elebiduna izango baita.
Emanaldi guztiak igandeetan izango dira, 19:00etatik aurrera. Lehenengoa otsailaren 22an aurkeztuko da Aldabe gizarte etxean: Trokomotxo konpainiaren “Desahuciado” lana. Sarrerak jada salgai daude 3 edo 5 euroren truke gizarte etxetan eta kirol instalazio guztietan.
Ondoren, martxoaren 1ean, “Gel de de lucha” lana aurkeztuko da Aranan gizarte etxean Pánico Escénico taldearen esku. Hirugarren lana “El vínculo” izenekoa Tranpola taldearen esku aurkeztuko da martxoaren 8an Arriaga gizarte etxean.
Laugarren lanari dagokionez, “Gracias y desgracias del ojo del culo” deitutakoa, Juanjo Monagoren esku egongo da eta martxoaren 15ean aurkeztuko da Ariznabarra gizarte etxean. Pandora taldeak “Ansia” lana aurkeztuko du Aranan martxoaren 29an.
Hurrengo lana Iosu Bravoren kontzertu bat izango da, bere esku egongo da, eta Aldaben antolatuko da apirilaren 19an; kontzertu hau euskaraz eta gaztelaniaz izango den emanaldi bakarra da. Sinquerer Teatro taldeak “El invitado” lana aurkeztuko du maiatzaren 1ean Arriagan.
Maiatzan bertan ere beste hiru emanaldi egongo dira; lehenengoa 17an izango da Ariznabarran, “El sendero de las emociones” lana izango da eta Auskalhop! taldearen esku egongo da. Bigarrena, Baidefeis taldearen esku, “Buscando a Woody” izango da eta maiatzaren 24an antolatuko da Aranan. Hirugarrena “Cuentos en verso para niños perversos” izenekoa, maiatzaren 31an Aldaben izango da Titania Teatro taldearen esku.
Azkenez, lehenengo denboraldiari amaiera emateko, Latirili taldeak “ Madam X” lana aurkeztuko du ekainaren 7an Arriagan.