Kurdistango egoeraren berri emateko dokumentalak eta hitzaldia antolatu ditu Askapenak

hirinet 2015ko ots. 16a, 01:00

Kurdistanek bizi duen egoeraren berri emateko hainbat ekintza antolatu ditu Askapenak.

 

Otsailaren 16an, astelehenean, arratsaldeko 19:30ean, Hala Bedi tabernan bi dokumental proiektatuko dira: The silent revolution eta 3-Sakine, Leyla, Fidan. Lehenengoa Rojavako iraultzari buruzko gaur eguneko dokumentala izango da; bigarrena, ordea, Sakine Canziz, Leyla Saylemez eta Fidan Dogan Parisen eraildako hiru ekintzaile Kurduei buruzko dokumentala.

 

Asteartean, hilak 17, arratsaldeko 19:00etan, Hala Bedi tabernan hitzaldi bat egongo da Askapena, Bilgune feminista eta Ernai-ren eskutik. Bertan, Kurdistanek gaur egun bizi duen egoera azaltzeaz gain, Europan herri kurduaren eskubide zibil baita politikoen alde lanean aritzen diren Kurdistaneko bi emakume aktibista egongo dira eta feminismoak Kurdistango askapen mugimenduaren baitan duen garrantziari buruz hitz egingo dute.

 

 

 

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago