Hiritarren Segurtasunerako Legearen kontrako manifestazioa antolatu dute otsailaren 21erako

hirinet 2015ko ots. 16a, 01:00

Arabako Gazteak Altxa dinamikak Hiritarren Segurtasunerako Legearen kontrako manifestazioa iragarri du. Manifestazioa otsailaren 21ean aterako da Bilbo plazatik, arratsaldeko 19:00etan.

 

“Segurtasun Legearen bitartez langile klase eta herri sektoreen ustiapen eta prekarietatean sakondu nahi dute, honekin batera lan erreforma, zerbitzu publiko sozialen murrizketa, hezkuntza erreformak, pribatizazioak, etab. bultzatuz eta hauen kontrako herri borroka neutralizatuz. Gazteon gehiengoa langabezian edo egoerarik prekarioenetan egonda ere gure mobilizatzeko eskubidea lapurtu nahi digute. Frankismoaren garaietara  itzultzen gaituen eta oinarrizko eskubideen urraketa ahalbidetuko duen legea izanik, Segurtasun Legea bertan bera uztea exijitzen dugu” aipatu du Arabako Gazte Altxa dinamikak.

Hainbat dira manifestazio honen alde egin duten elkarte eta eragaileak, besteak beste, Aguraingo Gazte Asanblada, Amurrioko Gazte Asanblada, Arrazua-Ubarrundiako Gazte Asanblada, Ernai, Gasteizko Gaztetxea, Gazteiraultza, Jaikialdia! (HaraBa! proiektu komunikatiboa, Naturarekin Bat, Euskara Taldea, Ikasle Abertzaleak eta Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldeak), Judimendiko Gazte Asanblada edo Musikgerrilla.

 

Horrez gain, martxoaren 3an ere kalean izango direla iragarri dute, gazteen eskubideen alde borrokatzeko helburuz.

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago